Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna (2022)

Datorren larunbatean, maiatzak 14, 10:30etatik 14:30etara Donostiak Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du Boulevarden, kioskoaren ondoan.

Aurten ere, hirian bidezko merkataritza sustatzen dugun elkarteen taldeak jai-merkatu txiki hau prestatu dugu: elikadura, kosmetika, arropa… Besteak beste, trikitilariak, kafea, txokolatea eta gailetak dastatzeko aukera, jolas kooperatiboak eta produktu saski baten zozketa izango dira.

Edizio honetan, kartelak Raquel Riba Rossy egileak sortutako Lola Vendettaren ilustrazio bat erakusten du, bidezko merkataritzako euskal erakundeekin egin duen kolaborazioari esker. Lola Vendetta, desberdintasunak salatzeagatik komikigintzan erreferente den emakumezko pertsonaia da. Eta oraingo honetan bi binetarekin hurbildu da bidezko merkataritzara, mugimendu horrek berdintasunaren aldeko urratsak egiten laguntzen duen balioak ikusarazteko.

Zure zain gaude!

  • Noiz?: Maiatzak 14, larunbata 10:30etatik 14:30etara
  • Non?: Boulevarden
  • Antolatzailea: Donostiako Bidezko Merkataritza taldea.