Instagram Live Raquel Riba Rossyrekin: Lola Vendetta & Bidezko Merkataritza

Maiatzaren 9an, astelehena, Setem Hego Haizeak Raquel Riba Rossy elkarrizketatu zuen Instagrameko bere profiletik, Lola Vendetta pertsonaiak Bidezko Merkataritzarekin harremanetan jarri zen bineten inguruan. Ilustrazio horiek hainbat kontzeptu islatzen dituzte, hala nola Bidezko Merkataritzako erakundeok bultzatzen ditugun eta berdintasunaren alde urratsak egiteko aukera ematen duten sororitatea eta askatasun ekonomikoa, 2022ko Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean ospatzen duguna.