Nortzuk osatzen dugu taldea

ADSIS Fundazioa

Gure misioa elkartasunezkoagoa eta zuzenagoa den gizarte baten eratzean datza, txirotutako eta baztertutako gizabanako eta taldeen sustatze osoaren bitartez. Gure zeregin hau banakako zein taldekako prozesuen bidez gauzatzen dugu; prozesu hauek zerbitzu eraginkorrean, laguntza eta harreman hurbilean oinarrituta daude. Bereziki, gazteak konprometitzea bilatzen dugu. Horrez gainera, beste erakundeekin eta gizabanakoekin batera, giza ekintza, heziketa eta garapenerako lankidetasun programak gauzatzen ditugu.

Telefonoa: 943 400 021
gipuzkoacoop@fundacionadsis.org
www.fundacionadsis.org

Alboan

Jesusen Lagundiak Euskadin eta Nafarroan duen nazioarteko garapenerako lankidetzako GKEa gara. Munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dugu; hau da, guztion ongia sustatuko eta bai tokian-tokian bai globalki pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuko dituzten herritarrak. Horretarako, mundu osoko pertsona eta taldeekin bat egin dugu sare batean.

Bidezko merkataritzaren aldeko apustua gauzatzen dugu nazioarteko merkatuak sortzen dituen desberdintasunei buruzko sentsibilizazio eta prestakuntzak garatuz, boluntariotza taldeak osatuz eta bidezko merkataritzako produktuen salerosketarako guneak kudeatuz. Proposamen hori modu desberdinean zehazten da probintzia bakoitzean: Bizkaian Kidendako proiektuan parte hartzen dugu, eta gainerako lurraldeetan boluntariotza taldeen bidez eta bidezko merkataritzako taldeetan parte hartzen dugu.

Telefonoa: 943 275 173
alboan@alboan.org
www.alboan.org

Cáritas Gipuzkoa

Kitzin denda Gipuzkoako Caritasek Bidezko Merkataritzaren alde egindako apustuaren barruan sartzen da; horrela, gardentasunean eta ekitatean oinarritutako bidezko harreman ekonomikoak bilatzen laguntzen du, hegoaldeko herrietan ekoizleen eta langileen eskubideak bermatuz. Caritasen ekintzaren parte da mundu komertzial bidezkoagoa eraikitzea, ekoizten, banatzen eta merkaturatzen duten pertsonak beren lanetik duintasunez bizi ahal izan daitezen.

1997an, Caritas Gipuzkoak bidezko merkataritzaren aldeko apustua egin zuen, eta Donstian Kitzin denda inauguratu zuen, munduko nekazari, ekoizle eta artisauekiko elkartasuna gure herritarrei hurbiltzeko.

Kitzin“anaia txikia” esan nahi du Tzotzil hizkuntzan, Los Alto de Chiapas Mexikoko komunitate indigenek hitz egiten dutena. Zonalde honetan hasi zuen Caritas Gipuzkoak Leon XIII Fundazioarekin batera bere elkartasun-lana bertako komunitate indigenen mesedetan. Horrela, lehenik Kitzin denda sortu zen Mexikon eta gero izen hori hartu genuen Donostiako bidezko merkataritzarekin eta ekonomia solidarioarekin dugun konpromisoari ekiteko.

Telefonoa: 943 426 946 – 618427754
kitzin@caritasgi.org
kitzin.caritasgipuzkoa.org

Emaús Gizarte Fundazioa

Emaús Gizarte Fundazioak bidezko merkataritza lehentasunezko eta zeharkako lerro bat bezala aztertzen du, bere lankidetza eta hezkuntza eraldatzaile estrategian. Modu honetan, ekonomia solidarioaren esparrutik, hezkuntza eta sentsibilizazio lerro guztietan bidezko merkataritza lantzen da, bai kontsumo kontziente eta arduratsuaren praktika bat bezala, elikadura burujabetzaren paradigmatik edo ingurumenarekiko errespetutik. Horrez gain, herri administrazioekin lan egiten du erosketa publikoaren irizpideen barneraketan, bidezko merkataritzari buruz prestakuntzak ematen ditu eta Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak programaren erakunde koordinatzailea da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Telefonoa: 943 367 534
fundacion@emaus.com
www.emaus.com

Oxfam Intermón

Telefonoa: 943 28 62 93
csansebastian@oxfamintermon.org
www.oxfamintermon.org

Proclade Yanapay

Proclade Yanapay Garapenerako Lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, Misiolari Klaretiarrek sortua, eta bere jarduera Euskadin eta Nafarroan garatzen duena. Pobreziaren, desberdintasunen eta bidegabekerien aurkako borrokaren bidez eraldaketa pertsonalean eta sozialean sakonduko duten ekintzak proposatuz garatzen da haren lana, baita, ikuspegi lokal-global batetik, bestelako bizitza-ereduak proposatuz ere.

Proclade Yanapay, 1997tik ari da Bidezko Merkataritza sustatzen, batez ere sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzetan; non, fokua pertsonengan zentratzen den, eta, modu horretan, egoera bidegabe bat ikustaraziz eta egoera horri konpobidea bilatuz. Era berean, kontsumo kontziente eta arduratsuaren bidez, egungo kontsumoaren eredua aldatzea bultzatuz.

Telefonoa: 943 298 055
gipuzkoa@procladeyanapay.org
www.procladeyanapay.org

Proyde-Proega Fundazioa

Proyde-Proega (Promozio eta Garapena) duela 30 urte jarri zen abian GGKE gisa eta Fundazio bezala orain 19 urte. Euskal Herrian kokaturik dago.

Fundazio-xedeak honako hauek dira:

  • Justizian eta solidaritatean, boluntariotzan eta garapenean heztea.
  • Herrialde behartsuenen promozioa eta garapena.
  • Garapen proiektuen bitarteko lankidetza.

Proyde-Proegak, beraz, bi arlotan kokatzen du bere zeregina:

  • Bat: Herrialde pobretuen aldeko lankidetzan.
  • Bi: Euskal Herrian, justizian eta garapenean heztean. Batez ere Euskal Herriko 10 La Salle Ikastetxe-Ordezkaritzetan.

Hemen kokatzen da Bidezko Merkataritzaren aldeko gure konpromisoa, azken 10 urte hauetan gero eta handiagoa dena. 2019-2023 urtetarako Plan Estrategikoaren 6. Helburua da Bidezko Merkataritza sustatzea.

Ikastetxe guztietan sustatzen du eta Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxe ziurtagiria lortzera bultzatzen ditu.

Horrela, 2015eko urrian Zarauzko La Salle Ikastetxeak jaso zuen ziurtagiria, 2018ko maiatzean Eibarko La Salle Ikastetxeak eta 2019ko urrian Bilboko La Sallek.

Ikasturtean zehar burutzen dituzten Bidezko Merkataritza jardueretatik abiatuz beste zenbait Ikastetxe ere ari dira urratsak ematen ziurtagiria lortzeko.

Bidezko Merkataritzaren arlo honetan Proyde-Proegak beste zenbait erakundeekin lankidetzan dihardu, adibidez, Donostiako Bidezko Merkataritzako Taldearekin.

Telefonoa: 943 456 300
proega@lasalle.es
www.proyde-proega.org

SETEM Hego Haizea

SETEM Hego Haizeak elkarteak posible diren aldaketak sustatzen dituen GGKE euskaldun bat da, genero ikuspegia oinarri izanik, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu jasangarriago,  bidezkoago eta arduratsuagoak sustatuz. Ikerketa, salaketa, sentsibilizazio, hezkuntza zein garapenerako lankidetzaren bitartez, alternatibak bultzatzen ditugu, eragin handia izango duten keinu txikiak lortuz.

Zentzu honhetan, bidezko merkataritza eta tokiko ekoizpen iraunkorra kontsumitzaileek aldaketa soziala eta  mundua aldatzeko duten botere handienetakoa dela ulertzen dugu

Ideia horretan oinarrituz, irizpide etiko, sozial eta kulturalak eta ingurumenarekin lotutakoak kontuan hartzen dituzten kontsumo- eta ekoizpen-eredu zuzen eta erantzuleen alde egiten dugu apustu

Telefonoa: 943 359 592
donostia@setem.org
www.setem.org/euskadi